ELAk erainkuntza lanetako lan-baldintzen gaineko control publikoa areagoatzea eskatzen du
Erripagainan (Burlata) sektoreko langile bat hil ondoren, langileen segurtasuna bermatzeko exijitzen die sindikatuak enpresei.
2019-ko urriak 2
ELAk jakin ahal izan duenez, gaur arratsaldeko 15:00ak aldera gertaturiko istripuan, azpikontratatutako enpresa bateko 32 urteko langilea hil egin da, Erripagainan (Burlata) egiten ari diren eraikin bateko bostgarren solairutik erorita. Lehenik eta behin, ELAk bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die hildakoaren senitarteko eta lankideei, eta era berean, NOPLOI eta laneko ikuskatzaritzari gertatutakoaren ikerketa sakona egiteko eskatzen die, istripuaren nondik-norakoak eta ardurak argitzeko.
Laneko ezbeharrak etekin ekonomikoak langileen lan eta bizi-baldintzen gainetik jartzearen ondorio zuzena dira, eta Nafarroan azpiegituretara bideratutako inbertsioa lehenesten jarraitzen da, horien eraikuntzan ari diren langileen baldintzei erreparatu gabe. ELAk behin eta berriro salatu ditu eraikuntza sektoreko lan-baldintza kaskarrak, non lizitazioen beherapenek, azpikontratazio kateek eta epe murritzek, lanegunen luzatzea, lan-erritmo bortitzak eta ez-betetzeak eragiten dituzten.
Egoeraren larritasunaren aurrean, ELAk eraikuntza sektoreko enpresei exijitzen die langileen segurtasuna bermatu dezatela, eta era berean, lan osasunean daramatzan elkarrizket soziala politikarekin apurtu eta eraikuntza lanetan kontrol neurriak ezarri ditzala eskatzen dio Nafarroako Gobernuari.