Ekonomia Sozialari Buruzko XV. Jardunaldietan merkatu energetikoen inguruan jardungo dute

Reas Nafarroak antolatutako Ekonomia Solidarioari Buruzko XV. Jaurdunaldiak datorren martxoak 21an hasiko dira. Aurten merkatu energetikoei eta gaurko ereduaren alternatibei jarriko diete arreta. Jaurdunakdiak hiru sesioetan egingo dira, Katakrak eta Kondestablearen Jauregian, martxoaren 21ean eta 28an eta apirilaren 4ean.

2022-ko martxoak 16

Katakrak eta Kondestablen ospatuko dira REAS Nafarroaren Ekonomia Sozialari Buruzko XV. Jaurdunaldiak merkatu energetikoen inguruan. REAS Nafarroak gaurko eredu energetikoa gainditzeko beharrean jarriko du aurtengo edizioan, honek gizartean dituen eraginetan eta Nafarroan dagoeneko existitzen diren alternatibetan.

Ekonomia Sozial eta Solidarioari Buruzko XV Jaurdunaldiek martxoak 21, 28 eta apirilak 4 egunetan zehar ospatuko dira Katakrak eta Kondestablearen Jauregiko konferentzia aretoetan.

“Energia eskubide bat da, osasuna, etxebizitza edo hezkuntza bezalakoa. Ezin da urteetan zehar pribatizazioei, pertsonei eta ingurumenari esker aberastu diren korporazioen esku utzi. Eredu energetikoaren aldaketa baten aurrean gaude. Petroleo merkea bukatzen den bitartean, energia fosil ez berriztagarrien prezioa igotzen da etengabe, eta klase herrikoien poltsikoak husten ari dira, kasino energetiko hau kontrolatzen eta kudeatzen duten kontu korronteak loditzeko”, adierazi du REAS Nafarroak.

Pasa den urtean teknologiari eta multinazional teknologikoei alternatiboak diren ekimenak ukitu ondoren, aurten hiru egunetan zehar egingo diren konferentzietan zehar, energian jarriko du argia REAS Nafarroak. “Analisiak enpresa energetiko erraldoiek gure lurraldean egiten dituzten aktibitateak ikertuko ditu, eta hegoaldeko herrialdeetan egiten dituztenak ere, batzuetan giza eskubideak urratzen dituztenak. Jardunaldiak ere ulertzen saiatuko dira ea zer dagoen enpresa multinazional horiek erabiltzen dituzten aurpegi garbiketa prozesuen atzean (greenwashing), produkzio berdeko eta energia alternatiboen kontextuan ematen ari direnak”, zehaztu dute.

Jaurdunaldiek energia kontuan hartuko dute eskubide bezala ulertuta “gizartearen ongi izatea eta energiarako sarbidea bermatzen dituena”. Horren ildotik, “makro proiektuen bidez egiten diren energia sortze prozesuak zalantzan jarriko dira, eta ikuspuntu lokal eta deszentralizatu batetik alternatibak nola atera daitezkeen azalduko dute Nafarroako hainbat proiektuek”.

Gehiago