Ekoalde, Nafarroako elikagai ekologikoen ekoizle txiki eta ertainen topagunea elikadura burujabetzaren bidean

Geltokia saioaren atal berri honetan, Ekoalde ezagutuko dugu, ekoizle txiki eta ertainen biltegia, ekoizpen eta kontsumo ekologikoa dinamizatzeko ezinbesteko gunea. Solasaldian Katrin Ginea, Ana Bados eta Ibai Sueskun arituko dira Ekoalde eta kontsumo ekologiko eta arduratsua hizpide, eta amaitzeko, beste errezeta goxo goxo bat prestatuko du Koldo Garciak azalorearekin.