#EkinM27
2014-ko martxoak 25
LOMCErekin egin duten bezala EU2015, “Estrategia Universitaria 2015” inposatu nahi digute. Geneukan hezkuntza sistema pobrea, pobretzen dabiltza, bai eduki zein murrizketen bitartez. Hezkuntza sistema hau sistema kapitalistaren beharrak asetzera bideratuta dago, gazteok zuzenean kolatzen gaitunen sistema ekonomiko, politiko, sozial eta kulturala erreproduzitzen duen einean.
Gure oraina eta etorkizuna madarikatu nahi zuten eta hala egin dute: hezkuntza pribatizatu, elitizatu eta merkantilizatu dute; prekarietatera eta langabeziara kondenatu gaituzte; emakumearen zapalkuntzan sakondu dute, gure oinarrizko eskubideak desagerrarazten ari direlarik. Hortaz, ikasle prekario izatetik langile prekario izatera pasatzea nahi dute, momentu oro iritzirik gabeko eta jazartutako sujetua izanez.
Akritiko eta mutu nahi gaituzte, baina aurrekoan erran nuen moduan: ikasleok nazkatuta gaude!
Ez daukagu zalantzarik beste hezkuntza eredu batean oinarrituta hezkuntza sistema eraiki dezakegunik. Guk, dagoeneko, nahi dugun hezkuntza ereduari ekin diogu. Herritik eta herriarentzat eta merkatuaren beharrak hasetze helburu izango ez duen hezkuntza sistema eraikiko dugu. Izan ere, hezkuntzan kontrabotereak eraikiz izanen delako Nafarroak pairatzen duen egoera linguistiko, ekonomiko, sozial, kultural eta politiko kaskar honetatik ateratzeko bide bakarra.
LOMCE inposatu nahi digute herriak hala nahi izan ez arren. Bologna prozesuarekin egin bezala, datorren ikasturtean EU2015 (“Estrategia Universitaria 2015”) inposatzeari ekin nahi dute.
Lehengoarekin erlijioa, sexu segregazioa inposatu eta infantilizazioa, akritikotasuna zabaldu nahi duten bitartean, EU2015ekin zuzen zuzenean merkatura eta honen beharrei begira egongo dira unibertsitateak, ikasleak pertsonak beharrean merkantzia bihurtuko gaituztenak. Baina unibertsitateak ez ziren pertsonen jakinmina eta kritikotasuna sustatzeko espazioak?
Ez. Ez dugu horrelako hezkuntza sistemarik onartuko. Planto egiteko unea iritsi zaigu!
Ez daukagu zalantzarik beste hezkuntza eredu batean oinarrituta hezkuntza sistema eraiki dezakegunik. Guk, dagoeneko, nahi dugun hezkuntza ereduari ekin diogu. Herritik eta herriarentzat eta merkatuaren beharrak hasetze helburu izango ez duen hezkuntza sistema eraikiko dugu. Izan ere, hezkuntzan kontrabotereak eraikiz izanen delako Nafarroak pairatzen duen egoera linguistiko, ekonomiko, sozial, kultural eta politiko kaskar honetatik ateratzeko bide bakarra.
Murrizketengatik itxi zenuten haur eskola bat okupatu genuen, eta zuek segituan bultzadaka atera gintuzuen. Iruñerrian bezala Euskal Herriko hamaika tokitan bestelako hezkuntza sistema baten aldeko ekimen ezberdinak aurrera eramaten ari dira. Horren adibide bat aste honetan Leioako campusean egingo duten Herri Unibertsitatea da.
Alternatibak badaude, baditugu eta behar ditugunak sortuko ditugu.
Gu, ikasleak, gazteak, g-aztiak gara, aztiak gara: gure etorkizuna ikusteko gai, gure boterearekin sistemari aurre egiteko gai.
Horregatik aste honetarako prestatu dauden ekimenetan parte hartzera animatzen zaituztet, eta, baita ostegun honetan hezkuntza erreformei planto egitera ere; Lisboan egon arren ikasle eta gazte izaten jarraitzen dudalako; eta herritik herriarentzat izango den Euskal Hezkuntza Sistema Nazional bat posible dela dudarik ez dudalako.
Ekin diezaiogun geroa marrazteari!