Ehunka pertsona kalera atera dira Lizarrako sei auzipetuak babesteko
"Terrorismoa goratzea" leporatuta, sei lagun inputatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2015-ko azaroak 29
Auzipetu gisa Madrilen deklaratzera deituak izan dira, “terrorismoa goratzea” egotzita. Bost lagun jaietan ohikoa den preso politikoen eskubideen aldeko brindisean parte hartzeagatik inputatu dituzte, eta, seigarrena, 2007an gazte “konprometituen” aurkako errepresioa salatzeko pankarta bat jartzea egotzita.
Beraien aurkako auziak salatzeko, 500 lagun inguru atera dira kalera Lizarran. “Elkartasuna eta konpromisoa adierazten duten pertsona ororen aurkako errepresioa salatu nahi dugu”, azaldu
dute, “brindis bat eginez, sare sozialetan mezuak zabalduz, edota kalean pankarta bat jarriz”.
Epaiketak aurrera egin ahala mobilizazio berriak iragarriko dituzte, “zentzugabekeria hau gelditzeko”.