Ehundaka lagun Palestinarekin elkartasunean eta Israelen aurkako boikotaren alde Parlamentuaren aurrean

Iruñean gaur arratsaldean egindako mobilizazioan UPN eta EAJko gobernuei Israelekin dituzten harreman guztiak eteteko eskatu diete.

2014-ko uztailak 24

Ehundaka lagun bildu dira Iruñeko Sarasate pasalekuan Nafarroako Parlamentuaren aurrean Israel Gazaren aurka burutzen ari den eraso militarra salatzeko. Mobilizazioak babes haundia jaso du erakunde, alderdi, sindikatu eta eragile sozialen aldetik, eta nabarmena izan da arabiar jatorrikoen parte hartzea.

Orain arte Israelgo armadak Gazan gutxienez 800 pertsona hil dituela salatu dute, horien artean 150 ume. "Gazako sarraskia ez da zerbait koiunturala, palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren beste kapitulo bat baizik", gogoratu dute.

UPN eta EAJko gobernuei Israelekin dituzten harreman guztiak eteteko exijitu diete, eta datozen egunotan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Gehiago