EHNEk sute-arriskuagatik jarduera eteteak nekazaritzan eta abeltzaintzan eragina izatea eta AHTren edo Belateko tunelaren obrei ez eragitea salatu du
Nafarroako Gobernuak Baso-suteen aurkako Babes Zibileko Planaren 2. maila aktibatu zuen astearte honetan, abuztuaren 5ean, Muruzabal eta Eneriz artean izandako sutearen ostean. Protokolo honetan debekatuta daude beste abisu bat eman arte makinak erabiltzea eskatzen duten nekazaritzako, basogintzako edo bestelako jarduerak.
2025-ko abuztuak 6
Azken bi urteetan, nekazaritza-erakundeek eta Administrazioak protokolo bat egin zuten, lan horiek “meteoalerten” bidez arautzeko (muturreko tenperaturaren abisuak), koloretan sailkatuta, berdetik gorriraino, dagoen arriskuaren arabera. Nafarroako EHNEk salatu du Barne sailburuak emandako Foru Agindua “erabaki erabat arbitrarioa” dela eta “azken bi urteetan egindako lanarekin amaitzen” duela. Jarduera etete horiek lehen sektoreari soilik eragitea salatu dute, eta ez AHTren edo Belateko tunelaren obrei.
