EHKSk elkartasuna adierazi dio Valentziako herriari eta tragediaren errudunak seinalatu ditu

Kontseilu Sozialistak Valentziako herriarekiko elkartasuna adierazi izan nahi izan du. Alde batetik, janari eta material bilketa eginez, eta, bestetik, tragediaren errudunak seinalatu egin ditu, "klase politikoa, monarkia eta enpresaburuak", hain zuzen ere.