EHEk abenduaren 7an Durangon euskararen kontrako ofentsiba salatzeko eginen den manifestaziora joateko deia egin du

Iruñeko Laban egin du ekitaldia Euskal Herrian Euskaraz taldeak, abenduaren 7an euskararen aurkako ofentsiba salatzeko Durango eginen den manifestazioan parte hartzeko deia eginez. Gorka Torre euskaltzaleak ere parte hartu du ekitaldian, non euskara suspertzeko intsumisioa aldarrikatu duen. Bere aurkako zigorrak salatu eta elkartasuna adierazi diote Iruñeko euskaltzaleek.