EHE taldeak euskararekiko errespetua eskatu dio Iruñeko Udalari

"Udalak eta biok euskaraz" dinamikaren baitan egindako ekimenean, Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek Iruñeko Udalari euren arteko harremanak euskaraz izatea eskatu diete.

2014-ko maiatzak 30

Iragan martxoaren 20an, Euskal Herrian Euskaraz-ek martxan jarritako "Udalak eta biok euskaraz" dinamikaren baitan,  140 eskaera tramitatu ziren Iruñeko Udalean herritarrek udalarekiko dituzten harremanak euskaraz izan daitezen eskatzen. Ekainaren 20an hiru hilabete beteko dira tramitazio hartatik eta oraindik ez dute inolako erantzunik jaso. Gaur eskaera berri batzuk tramitatu dituzte Kondestable jauregian, dinamikarekin aurrera jarraitzeko  eta udalaren erantzun eza salatzeko.

Gehiago