EH Bilduko bi hautagai ikertuko ditu Espainiako Audientzia Nazionalak Hatortxurock-en parte hartzeagatik

UPN alderdiak aurkeztutako salaketa baten ondorioz Iruñeko EH Bilduko zinegotzi Endika Alonso eta Arbizuko alkate Francisco Javier Razquin ikertuko ditu Audientzia Nazionalak. Terrorismoa goratzea leporatzen die UPNk.

2025-ko irailak 13

EH Bilduk salatu du presoen eskubideen alde lan egiten duten kolektibo eta norbanakoak jazartzen eta kriminalizatzen saiakera berri hau. “Presoen eskubideen defentsa eta aldarrikapen honek Euskal Herriko gizartearen babes zabala duela gogoratu du koalizioak, eta norabide horretan lanean jarraituko dutela berretsi du “euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen politika eta neurriak behingoz amaitu behar direlako”.

Gehiago