EH Bilduk Iruñea gobernatzeko beste eredu baten alde egin du
Koalizio soberanistak Haize Berriak proiektua aurkeztu du, haren hitzetan “gardentasunean eta herritarren parte hartzean oinarritutako proposamena”.
2015-ko otsailak 10
EH Bilduk adierazi du datozen hauteskundeetan bi aukera daudela “Iruñeko troika (UPN-PSN-PP) edo aldaketaren indarra” eta azken honetan EH Bilduk “paper garrantzitsua” duela azpimarratu du.
Norabide horretan, EH Bilduk gobernu alternatibo bat lideratu ez ezik “Iruñeko udala gobernatzeko eredu ezberdina” ekarriko duela azpimarratu du eta norabide horretan aurkeztu du Haize Berriak proiektua.
Gardentasuna eta partehartzea
Proiektuaren baitan hainbat proposamen luzatu ditu koalizioak. Batetik, gardentasunaren aldeko konpromisoa azaldu dute, “pribilegioekiko jarrera irmoa” agertuz. Bestetik, hiritarren asanblada bat eratzea proposatu du, udal gobernuari kontrol funtzioa egiteko.
Horrekin batera hiritarren parte hartzea eta “eremu publikoaren berreskurapena” bultzatzeko ordenantza udaltzaingo eredu berri bat iragarr dute. Azken honi lotuta “Iruñean polizia talde ezberdinen gehiegizko presentzia” dagoela adierazi dute eta jarduera poliziala bakarrik Foruzaingoak eta Udaltzaingoak egiteko apustua egin dute. Horrekin batera, besteak beste, udaltzain burua alkateak hautatu beharrean Osoko Bilkurak babesa eman behar izatea proposatu dute ere.
Martxoak 14
Haize Berriak proiektua eta bestelako proposamenak martxoaren 14ean Zentrak Kafe Antzokian eginen duten Hiri Bilgunea deitutako asanbladan eztabaidatuko dute.
Egun horretan Iruñeko programaren oinarri nagusia eztabaidatu eta adosteko asmoa dute eta datozen asteotan Haize Berriak bezalako hainbat proposamen ezagutzera emango dituztela jakinarazi dute, “beti ere eztabaidarako proposamen bezala”.