EH Bilduk eta Euskal Herria Bai-k independentziarako euskal orria aurkeztu dute

Hasier Arraiz-ek esan du "dena erabaki nahi dugu, dena hemen erabaki nahi dugu" Ficoban egindako ekitaldian. EH Baik eta EH Bilduk "burujabetza osoa eta justizia soziala" jasoko dituen Euskal Estatua eraikitzeko ibilbide-orriaren aurkezpena egin dute.