Eguzki Irratiak denboraldi berri bati ekinen dio astelehenetik aurrera

Eguzki Irratiak 19/20 irrati denboraldi berriari hasiera emango dio hurrengo irailaren 30ean, programazio eskaintza garrantzitsu bat eskainiz bere programazioan.

2019-ko irailak 27

Berritasun nabarmenena “Pasealeku” magazinaren hasiera ofiziala da, ikasturte hau bere hamaikagarren urteurrena ospatuz. Edukiei dagokionez, alde batetik, bai Iruñerria zein Nafarroa, nazional edo nazioarteko gaur egungo informazioa egongo da; eta bestalde entretenimendu mota guztietako atal kulturalak, dibulgatiboak, gainera eduki sozio-politiko ezberdinak aztertuko dituen kolaborazio sorta berrien eskaintza zabala ekarriko du.

Pasealekuk aurre denboraldia irailean izan du eta Ander Otanok aurkeztu eta gidatzen jarraituko du, berarekin batera edukiak egiten arituko den lagun talde nabarmen batekin. Bestalde, Sakanan Iturmendiko Eztanda irratia irrati librean, Altsasun Garraxi irratian eta Aezkoan Irati irratian entzuteko aukera egongo da.

Gainerako programazioari dagokionez, osotara 25 irratsaio emitituko dira, eduki ezberdinetakoak, musika estilo askotarikoak barne, eta hauen artean euskaraz egiten direnen presentzia garrantzitsua. Zehazki 12 irratsaio ekoizpen propioak dira eta gainontzekoak Arrosa sarea osatzen duten Euskal Herriko irrati ezberdinek ekoiztutakoak.

Eguzki irratiak ikasturte honetan bere egitasmo komunikatiboa bultzatu eta hobetzeko helburuari aurre egin nahi dio. Horretarako, bere entzuleen kuota bidezko laguntza ekonomikoaren beharra izaten jarraitzen du, eguzkide ospetsuak, irrati librearen existentzia bermatzen dutenak. “Eguzkideak dira gure finantzazio iturri nagusia, autogestioan oinarritutako proiektu hau ahalbidetzen dutenak, subentzio eta iragarki diru-sartzeen menpe ez egotea posible egiten dutenak” gogoratu du Eguzki Irratiak.

Gehiago