Eguesibarreko Familia Arreta Zentroko langileek euren lan baldintzak hobetzea eskatzen dute
Maiatzaren 6an, 11:45etan, FAZeko langileak Eguesibarreko Udaletxearen ateen aurrean bilduko dira langile-hitzarmena behin betiko aplikatzea bermatuko duen txosten juridikoa Udala presta dezala eskatzeko.
2022-ko maiatzak 4
Eguesibarreko Familia Arreta Zentroak (FAZ), bailararen gizarte zerbitzuen funtsezko parte bat da. Banakako, taldeko eta komunitateko arreta zerbitzuekin – Bitartekaritza, Familiendako Hezkuntza eta Orientabidea, Kontziliazio-Baliabideak, Autonomiaren Sustapena, Heldutasun Aktiboa, Haurren Hezkuntza-Aisialdia, Gazte Programa, Denbora-Bankua, eta abar –, zerbitzuetara gerturatzen diren herritar guztiei laguntzen die, haien adina eta egoera edozein dela ere.
2017an Eguesibarreko Udalak bere gain hartu zuen FAZaren kudeaketa, Andacelay enpresa publikoaren bidez. Bost urte hauetan, administrazio-kontseiluak, gobernu-taldeaz eta gainerako udal-taldeetako ordezkariez osatuta dagoena, ez du beharrezkotzat jo langileen lan-baldintzak hobetzea. Nahiz eta FAZera hurbildu diren pertsonen iritzia oso positiboa izan eta zerbitzuan lan egiten duten profesional askok hamaika urte baino gehiagoko esperientzia daramaten, haien oinarrizko soldata 18.000 €-tik beherakoa da 2022an (alderatzeko, Nafarroan 2019ko batez besteko soldata baino %35 gutxiago eta, batez ere, erreferentziazko hitzarmenarena baino %18 gutxiago). Gainera bost urte hauetan, urteko batez besteko soldataren %0.9ko igoera baino ez zaie eman (2021a kontuan hartu gabe, inflazioa metatua,%9.5ekoa izan da).
Egoera hau jasaten ari diren etengabeko mespretxuen adibide bat baino ez da, beren gainerako lan-baldintzetan islatzen dena. Hala ere, langileak interes eta konpromezu berarekin jarraitzen dute lanean.
Hau guztiarengatik, FAZeko langileek, bere lan-baldintzak hobetzeko hainbat presio-neurri abian jarri dituzte. Horretarako, beste ekintzen artean, Eguesibarreko alderdi politikoekin elkartu dira, hauek bere atxikimendua adierazi dute lan hitzarmenaren aplikazioaren alde. Goberno taldeak, Navarra Sumak osatuta, ez du erantzunik eman langileekin elkartzeko eskakizunari, denborak atzeratuz, beharrezko txostenak ez eskatuz eta bere langileekiko bestelako desinteres keinuen artean izanda.
Honengatik, maiatzaren 6an, 11:45etan, FAZeko langileak Eguesibarreko Udaletxearen ateen aurrean bilduko dira, Andacelayko Udalari eskatuz, langile-hitzarmena behin betiko aplikatzea bermatuko duen txosten juridikoa presta dezala.
Gaur egun enpresa publiko honen lan baldintzak sektoreko enpresa pribatuenak baino askoz ere okerragoak baitira.