“Egoera hori ezin da gehiago luzatu”

Sarek hilero antolatzen duen Azken Ostiralean, urtarrilaren 10ean Bilbon "Ezin da gehiago luzatu" lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, euskal preso eta iheslariak etxeratzea eskatzeko eta Euskal Herrian konponbidearen, bakearen eta bizikidetzaren alde egiteko.

2025-ko abenduak 26

2011n, ETAk jarduera armatua eten zuen. Urte horretan 700 preso politiko inguru zeuden Espainia, Frantzia eta beste herrialde batzuetako kartzeletan. Euskal Herriko espetxeetako euskal presoak esku bateko hatzekin zenbatu zitezkeen. Euskal preso politikoen senideek milaka eta milaka kilometro egin behar izaten zituzten astebururo bisitak egin ahal izateko. 15 urte geroago, egoera asko aldatu da, baina oraindik ere loturak daude. 50 euskal preso politikok zigorraren 3/4 bete duten arren, ezin izan dute baldintzapeko askatasuna eskuratu. Bestalde, beste 35 euskal presoek zigorraren erdia bete dute eta, legearen arabera, 3. graduan egoteko baldintza objektiboak betetzen dituzte, baina 2. graduan jarraitzen dute. Azken aldian, Espainiako Auzitegi Nazionalak hirugarren gradura igaro diren hainbat presoren askatasuna bertan behera uztea eta berriro espetxeratzea erabaki du.
Sarek esan du gehiegi luzatu den eta sufrimendu handia eragin duen prozesu baten azken txanpari ekin behar zaiola. “Aurrera egiteko garaia da, eta lehenengo urratsetako bat da, nahitaez, legeak salbuespenik gabe aplikatzea, hau da, oraindik espetxean daudenei irtenbide legal eta progresibo bat ematea”. Gaur egun, 105 preso politikok osatzen dute EPPK. Gainera, beste 15 preso politikok utzi dute Kolektiboa. Gehienak Euskal Herriko kartzeletan daude (Mikel Karrera izan ezik, Lannemezango espetxean baitago). Bestalde, kontrol telematikoarekin 38 preso daude etxean.

Gehiago