EGIN: Bahitu zuten egunkaria baina isiltzea lortu ez zutena

Pablo Gorostiaga preso politikaren askatasunatik abiatuz, Aiaraldea.eus agerkarian ikimilikili Klik-ek egindako dokumental hau aurkitu dugu. Egin egunkariaren itxiera eta 18/98 sumarioaren epaiketaz mintzatu dira Patxo eta Isidro Murga anaiak eta Pablo Gorostiagarekin.

2015-ko abuztuak 18

Ekainaren bukaeran EGIN egunkariari buruz Laudion dokumental hau zabaldu zuten, “EGIN: Bahitu zuten egunkaria baina isiltzea lortu ez zutena” tituluaz eta ikimilikili Klik-en errealizazioa dena. Patxo eta Isidro Murga anaiak, Pablo Gorostiaga eta euren senideak agertzen diren ordu erdiko dokumental honetan, EGINeko itxierari buruz, atxiloketa, epaiketa, testuinguru, etab-en inguruko irudi eta euren hitzak.

18/98 sumarioan auzipetuak, Pablo Gorostiaga eta Patxo Murga Egin-eko Administrazio kontseiluko kide ziren, Isidro Murga Egin-eko kontseiluaren idazkaria. 8 urte eman dituzte preso, aurtengo maiatzean gelditu dira aske Isidro eta Patxo Murga anaiak.  2007ko azaroan espetxeratu zituzten , eta kartzela ezberdinetatik igaro ostean 69 eta 70 urteko adinarekin utzi zuten Leongo espetxea.

Gehiago