Drogen kontsumoak eztabaidagai Zizurko Gaztetxeko jardunaldietan
Esparru Gaztetxean burutzen ari diren drogen inguruko jardunaldiek hasiera eman diete 10. urteurren ekimenei. Jardunaldi hauekin erantzunak emateaz harago, eztabaida eremuak sortzea izan dute helburu, gazteei hausnarketarako baliabideak eskainiz.
2015-ko urtarrilak 20
Urtarrilaren 9an Hegoak elkarteko kide batek hitzaldi-tailer bat dinamizatu zuen gaztetxean, zehazki drogen kontsumo ereduen eta ondoriozko eraginen inguruan. Antolatzaileek eta hizlariak berak "balorazioa bikaina" egin zutela jakinarazi dute. Dinamizatzailearen iritziz, "erabakitzeko ahalmenaren eta drogez jositako mundu batean elkarbizitzearen bidean gaituago" irten ziren bertaratutako gazteak.
Hurrengo ostiralean, urtarrilak 16, “Drogas y Punk en Euskal Herria” dokumentala proiektatu zuten Esparru Gaztetxean. Antolatzaileek adierazi dute heroinak 80. hamarkadan belaunaldi oso batean izan zuela eta dokumentalak afera hau jomuga duela. Horrekin batera, dokumentalak Espainiako instituzio boteredunen erantzunkizunarekin uztartzen du hau.
Drogak eta kapitalismoa
Datorren ostiralean, urtarrilak 23, “Drogas, capitalismo y movimientos radicales” liburuaren aurkezpena eginen du Aitor Aspuruk. Ezker mugimendu erradikalaren erdigunean jarri nahi du drogen inguruko auzia egileak, sortzen diren kontraesanak onartzeko eta sistema kapitalistarekin duten harreman estuaz jabetzeko. Jardunaldiei amaiera emateko “Heroina” filma proiektatuko dute otsailaren 1ean.