Dispertsioaren kontrako erronka Etxarri Aranatzen ekainaren 20an
Etxarri Arantzeko Aritz Munarrizek 12 orduz jarraian Artzabal mendira igoerak eginen ditu hainbat kirolari ezagunekin laguntzarekin.
2015-ko ekainak 6
Aldapaz beterikoa da dispertsioaren kontrako borroka. Martxan jarri zenetik 26 urte igaro direnean oraindik bere horretan jarraitzen duen eskubide urraketa da dispertsio politika, sufrimendua areagotuz, ez bakarrik presoei; ein haundi batean, esan genezake, haien senide eta lagunei baita ere. Horrela, 16 hildako sorrarazi ditu dispertsio politikak eta bataz besteko beldurgarri bat utzi digu dagoeneko: 25 egunetik behin istripu bat ematen da kartzeletarako bidean. Sakanan egoera ez da xamurragoa; astebururo, ia 10.000 km egin behar dituzte sakanako senide eta lagunek haien senide presoak bisitatzeko. Istripu arriskuez haratago kostu ekonomikoa, ezinegona, beldurrak…
Elkartasunak eta konpromisoak arindu beharko luke senide eta lagunek gainean daramaten zama hori. Aldapan gora eginez elkartasuna adierazi eta dispertsioaren kontrako aldarrikapena lau haizetara zabaltzea nahi ditu Aritz Munarrizek, Etxarri Aranazko mendi korrikalariak. Euskal Preso eta iheslarien eskubideen alde eta dispertsioaren kontra bere erronka, eta beraz, bere aletxoa herriko Artzabal mendira igoerak eta jeitsierak egitea 12 orduz jarraian, geratu gabe.