Dena prest Iruñean ostegunetik aurrera San Fermin Txikito ospatzeko

2024-ko irailak 16

Alde Zaharrak irailaren 20tik 22ra ospatuko ditu bere jaiak, baina ostegunetik zabalduko da jai gunea. Horrez gain, San Frantzisko plazan egingo diren jarduerekin haurrentzako programazioa indartuko da aurten.

[PDF] 2024ko SAN FERMIN TXIKITO egitaraua

Irailaren 20tik 22ra, Alde Zaharrak San Fermin Txiki ospatuko du. Horretarako, beste urte batez, Jai Batzordeak “jarduera herrikoi eta parte hartzaile, xume, integratzaile, parekide eta euskaldunez osaturiko egitaraua” diseinatu du, auzoko kolektiboen, auzokideen eta merkataritza eta ostalaritza establezimenduen laguntzari esker egin du. Horrela, adin guztietako bizilagunentzako hitzorduak, eta hainbat berritasun dituen programa eratu du, hala nola haurrentzako programazioaren indartzea eta asteazkenetik aurrera, hilak 18, San Frantzisko plazan eginen diren jarduerak eta txikigunea.

Jaiak, egunez egun

Jaiak irekitzeaz Udalbatza Txikia arduratuko da. Auzoguneari hasiera emanen dio ostegun arratsaldean, hilak 19an, eta txupinazoa botako du Korazonistasetik ostiralean, hilak 22an, 12:30ean. Suziriaren ostean, ostiral goizean Erraldoi Txikien Konpartsaren irteera, Auzogunean puzgarriak eta auzoko hainbat tokitan jakiak eta bazkariak izanen dira. Arratsaldean, haurren pilota partidaren finala jokatuko da Mañuetako pilotalekuan, eta Alde Zaharreko IV. Kirol Txapelketako finalak Jito Alain. Honetaz gain ,adin guztietako bizilagunentzako jarduerak izango dira. Gauean, zezensuzkoa atera, afariak kalean eta musika eta kontzertuak izango dira jaietako lehen eguneko egitaraua osatzeko.

Larunbatean, dianek emango dioten goizean, joaldunak, fanfarreak, trikitilariak eta Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa, Tartalo konpartsak eta haien tren erraldoiak lagunduta, auzoko kaleetan barrena ibiliko dira. Goizean ere, 12:00etan, Alde Zaharreko Kirol Elkartearen aurkezpena egingo da Konpainia plazan. Ondoren, kaldereteak eta herri bazkariak izango dira. Ondoren, musika, haurrentzako jarduerak, dantzaldia, zezensuzkoa izanen dira, eta gauean, musika Auzogunean eta Alde Zaharreko taberna eta gune ezberdinetan.

Igande goizerako hainbat proposamen izango dira egitarauan, hala nola artisautza azoka San Jose plazan, belaunaldien arteko goiza Compañia plazan, txikientzako jarduerak San Frantziskon eta jotak Nabarrerian. Arratsaldean, Alde Zaharreko Erraldoi eta Kilikien Konpartsak azken irteera egingo du, eta 19:00etan Santo Domingoko aldapan orga zezentxoen kontzentrazioa egingo da Corazonistasetik haurren hirugarren entzierroa atera aurretik, 20:00etan. 20:30etan azken Zezensuzkoa.

Auzotarrenganako zaintza eta errespetua

Ohikoa denez, Jai Batzordetik auzoarekiko errespetua eskatzen dute. Nahiz eta auzoko jai batzuk izan, kanpotik jende asko hurbiltzen da, eta pertsona guzti horiek leku zehatzetan ez biltzeko espazio ezberdinak eratzen dira. “Jai Batzordeak urteak daramatza San Fermin Txiki jaiek auzokideengan duten eragina arintzen, Santo Domingoko baratzeetan egiten den Auzogunea bezalako apustuekin, jendea bizi den eremuak arintzeko aukera ematen duen espazioa”. Aurten, Jai Batzordeak beste pausu bat eman du norabide horretan, eta hausnarketa eta eztabaida prozesu baten ondorioz, hainbat aldaketa adostu ditu, festa eta kultura antolaketa propioa auzotarren zaintzarekin uztartzea helburu dituztenak. Hala, aurtengo jaietan berbenak Nabarreria plazatik atera, eta ostiral eta larunbatean egingo dira arratsaldez, 19:00etatik 22:00etara, Konpainia plazan. Berbenen amaieran, bizilagunez osaturiko bolondres taldeak arduratuko dira plaza garbitzeaz.

Gainera, prozesu horren ondorioz, Jai Batzordeak auzokideen gaineko eragina ahalik eta txikiena izateko irizpide batzuk ezarri ditu, hala nola, 24:00etatik aurrera kalean jarduerak ez programatzea, musika emanaldietarako gehienez hiru orduko iraupena ezartzea eta kale estuetan eta eremu saturatuetan soinu inpaktua duten jarduerak saihestea, besteak beste.

Jai Batzordeak, era berean, jaietan parte hartzen duten pertsona guztiek kaleak, atariak eta bertan bizi diren pertsonak errespetatzearen garrantzia azpimarratzen du “zaratak eta zikinkeria saihestera, eta txiza horretarako prestatutako lekuetan soilik egiteko” deia eginez.

Gehiago