Dena prest Amaiuraldia hitzordu historikoa burujabetzaren norabidean urrats berri bat izateko
Gaurkoan, Nafarroa berriz altxa ekimenak datorren ekainaren 5an Amaiurren eta Elizondon ospatuko den Amaiuraldiaren zehetasunak eta informazio praktikoak eman ditu. Besteak beste, autobusez joatea gomendatu dute, eta bazkari herrikoian parte hartzeko txartelak oraindik badirela ohartarazi dute. Informazio guztia Amaiuraldia.eus webgunean aurkitu daiteke.
2022-ko maiatzak 27
Ekitaldi honetarako espreski egindako kamiseta aurkezteaz gain (soilik Amaiuraldian erosteko aukera izanen da), informazio teknikoa eta praktikoa eman dute. Lehenik eta behin, autobusez joatea gomendatzen dute, plazak gelditzen dira oraindik, eta datorren astelehena izena emateko azken eguna da. Kotxe pribatuan joanez gero, garaiz joateko gomendatzen dute, eta aparkalekuan izanen dira Amaiurren eta Ordokiko industri eremuan. Ordokiko industri eremuan kotxea uzten duten guztientzat, autobusak dohainik antolatuko dituzte Amaiurko ekitaldira iritsi ahal izateko.
Ekitaldi ondoko martxa 3 kilometrokoa da, 40 bat minutu oinez errepidetik. Oinetako erosoak eramatea gomendatzen dute, beraz. Elizondon egingo den bazkari herrikoirako azken tiketak gelditzen dira, 30€ helduentzako eta 15€ umeentzat.
Informazio guztia www.amaiuraldia.eus webgunean dago.