“Demokrazia eta erabakia” lemapean ehunka lagun atera dira kalera Iruñean Kataluniarekin elkartasunez

Ehunka lagun atera dira gaur kalera Iruñean Kataluniari babesa eta elkartasuna adierazteko. Erreferenduma azken garaietako desobedientzia zibilaren adierazpen garrantzitsuena izan dela azpimarratu dute deitzaileek, eta Herrialde Katalaneko herritarrei eskerrak eman dizkiete erakutsitako duintasunagatik. Espainiako 1978ko erregimenarekin bukatzeko deia egin dute.