Debekatua izan bada ere, amnistiaren aldeko manifestazioan 400 lagunek hartu dute parte Iruñean

Amnistiaren eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioa debekatu zuen Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak epez kanpo eskatu zelako martxaren baimena. Hala eta guztiz ere, "Borrokak ez du etenik, amnistia osoa!" lelopean 400 lagun inguruk hartu dute parte mobilizazioan.

2020-ko ekainak 27

“Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa!” lelopean manifestazioa burutu da Iruñeko kaleetatik. Espainiar Gobernuaren Delegazioak debekatu bazuen eta manifestazioa hasi behar zuen tokiko inguru osoa poliziaz bete badute ere, “desobedientzia ekimen garrantzitsua” egin dutela esan du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak.

“Gaur, Patxi Ruizen borrokak agerian utzitakoaren haritik tiraka, kartzelaren izaera hiltzailea eta hau Estatuek kalean egiten dutenaren isla dela salatu nahi genuen, sistema horren aurka dena eman dutenen zilegitasuna eta eskuzabaltasuna, eta amnistia aldarrikatzearekin batera. Gaurko mobilizazioa debekatuta, faxistek eurek erakutsi dute kartzela barruan eta kanpoan gertatzen dena logika errepresibo berean kokatzen dela”, esan du AEAM-k ohar batean.

Gehiago