“Deabruaren errotak”, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruko erreportaje berezia estreinatuko du Ahotsa.info-k

“Deabruaren errotak”, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruko erreportaje berezi bat estreinatuko du Ahotsa.info-k Sustrai Fundazioaren laguntzarekin datorren abenduaren 14an Iruñeko Condestable Jauregian, arratsaldeko 19.00etan.

2020-ko abenduak 11

Erreportaje honetan parte hartu dute Nafarroan eraki nahi dituzten parke eoliko berrien aurka sortu diren herri ekimenetako kideek, Sustrai Fundazioaren partaideek eta Gurelur talde ekologistak. Ikus-entzunezkoak 16 minutuko iraupena du eta bertan parke eolikoek eragiten dituzten arazoak aztertzen dira: kalte ekologikoak mendi eta gune babestuetan, kalteak hegaztien populazioa…

Energia ekoizpen berriztagarriaren izenean, parke eoliko berri hauen eraikuntzak kolore ezberdinetako gobernuen bedeinkapena jaso du. Proiektu hauen aurka altxatu diren ahotsak, bere aldetik, energia jasangarria ekoizteko beste eredu bat aldarrikatzen dute.

Gehiago