David Pla: “Nahi gaituzte iraganean iltzatuak eta bada garaia esateko aski dela”

David Pla Barañainen "Bakea eta Demokrazia" lelopean egindako manifestazioan izan da gaur. Bere aurkako jazarpen polizial eta juridikoa salatzeko eta konponbide demokratiko bat aldarrikatzeko mobilizazioan 300 lagunek hartu dute parte.