Datorren asteazkenean hasiko dira Zizur Nagusiko jaiak
Irailaren 10etik 14ra luzatuko dira eta bai Txozna Batzordeak zein Jai Batzorde Herrikoiak ekimenez beteriko egitarauak aurkeztu dituzte.
2014-ko irailak 4
2012an sortutako Jai Batzorde Herrikoiak astindu ederra eman die Zizurko jaiei, eta Ahatearen Eguna ospatzen hastetik ia egunero ekimenak antolatzera pasa da. Gainera, Zizurko bestelako eragile eta tabernek antolatzen dituzten ekimen guztiak jasotzen dituen programa argitaratu duten bigarren urtez, Zizurko saltokien laguntza handiarekin.
Et anoski, jai Batzorde herrikoiak antolaturiko ekimenak azken 24 urteetan jai herrikoien motore izan den Txozna Batzordearen egitarauari batzen zaizkio, txozna gunean egunero besteak beste kontzertuak eta bazkariak barnebiltzen dituena.