‘Cycling for Gaza’ bizikleta martxa Iruñera heldu da

'Cycling for Gaza' ekimenak 2009. urtetik Palestinako jatorria duten 100 txirrindulari biltzen ditu, Palestinako herriaren aldeko erresistentzia aldarrikatzeko. Martxaren 15. edizioak lau etapa izango ditu, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba zeharkatuz. Gaur, arratsaldeko 18:30etan Iruñera heldu dira txirrindulariak.