Cultura Prekaria taldeak jardunaldiak prestatu ditu apirilaren 4tik 6ra
Kultura paradigma aldatzea eta Nafarroako kulturgintza indartzeko eta suspertzeko gune autogestionatu bat lortzea izango dira jardunaldi hauen xede nagusia.
2014-ko martxoak 13
Cultura Prekaria kulturaren eremuan lan egiten duten norbanakoez eta Nafarroan kulturaren egoeraz kezkatuta dauden hiritarrek osatzen duten lan-talde "ireki eta idependientea" da. hala definitzen dute beraien burua, eta helburu nagusi bat dute: kultura libre eta parte hartzailearen aldeko "nodo aktibista" bat sortzea eta horren bitartez erakunde publikoek esleitutako gune soziokultural autogestionatua borrokatzea.
Jardunaldiak apirilean
Norabide horretan hausnarketa kolektiboa burutzeko asmoz jardunaldi batzuk antolatu dituzte datorren apirilaren 4tik 6ra Iruñeko Katakrak gunean. Bertan, besteak beste, kulturaren paradigma aldaketa, kultura antolatu eta finantzatzeko eredu berriak eta kulturaren pedagogia kritikoa aztertuko dituzte.
Jardunaldi hauetan penintsulako bestelako esperientzietako kideak gonbidatu dituzte, hala nola Burgoseko Espacio Tangente, Gernikako Astra eta Madrilgo Patio Maravillas-eko kideak. jardunaldian finantzatzeko crowfounding kanpaina bat martxan jarri dute.