Corteseko lan-eskaintza publikotik “gizona izan behar den” eskakizuna baztertu da
Corteseko brigadarako egin den lau lanpostutako deialdia pertsona orori hedatu zaio. Izena emateko epe berria martxoaren 27an amaituko da.
2017-ko martxoak 17
Corteseko alkatea den Maria Concepcion Ausejok (UPN) zuzendu behar izan du udal-brigadarako egin zen lau lanpostuetako deialdia, LABek “30 urte baino gehiago duen gizona izatea” baldintzatzat eskatzen zela salatu ondoren. LABek salatu bazituen ere eskaintzaren oinarriak, “matxistak eta legez kanpokoak” zirelako, alkateak bereari eutsi zion, hala ere, azkenean, atzera egin behar izan du, eta deialdia 30 urte baino zaharragoak diren gizonei egin ez ezik (haren hasierako asmoa), edonor aurkez daitekeen deialdi berria egin behar izan du.
LABek “oso larria” deritzo hautetsi batek mota honetako ekimenak bultzatu eta babestu izanari, eta honen antzera, diruz lagundutako programen bidez, udal-erakundeek egiten duten aldi baterako kontratazioan irregulartasunak ematen direla salatu du, langabetuen, gazteen eta gizarte bazterketa egoeran daudenen enplegua sustatzeko. Horrengatik, eskatu diote SNE – Nafar Lansareri “ezar dezala udal erakundeek egiten dituzten eskaintzak eta kontratazioak kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko bitarteko bat, haiek arautzen dituen ebazpenetan egokiak izan daitezkeen klausulak sartuz, eta horrela, berma dadin kontratatzeko prozedurek nahiz laneko eta soldata baldintzak legeari egokitzen zaizkiola.”