COP30 Txirrindula Martxak Nafarroa zeharkatu du Brasilen ospatuko den COP30 gailurrera bidean

Mugikortasun iraunkorrago bat eta bizikletaren erabilera sustatzea eskatzeko martxa Brasilgo Belen hirian amaituko da Nazio Batuen Erakundeak ospatuko duen COP30 gailurrean. Gaur, Iruñeko Udalak egin die harrera eta bere gain hartu ditu martxa honen aldarrikapenak.