CGT, Solidari, Kontseilu Sozialista eta CNTk greba deitu dute martxoaren 17rako

Kolektibo gehiagok parte hartu duten ekitaldi batean esan dutenez, beharrezkoa da "Estatutik independentea den langile-mugimendu bat antolatzea, loturarik, zorrik eta klientelismorik gabea, gure bizi eta lan baldintzen narriadura salatzeko gai izango dena eta faxismoaren eta eskuin muturraren gorakadaren aurkako antidoto bat izango dena".