Capraboko 18 langile kaleratze dela eta, greba mugagabea deitu dute

Gaurtik greba mugagabeari ekingo diote Iruñerrian Caprabo supermerkatuko langileek. Caprabok Iruñerriko lau saltoki itxi eta 18 langile kaleratuko ditu bihar. Beharginetako batzuk bankuaren bidez jakin zuten kaleratuak izan zirela. Geroztik langileen batzordeak zuzendaritzari galdegin dio 18 langileok berriz hartzeko. Berauek Nafarroako Gobernuaren bitartekaritza eskatu dute.