Can Vies-ekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute
Aste honetan hustutako Can Vies gune autogestionatuarekin eta bertako gazteekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izango da gaur ostirala Iruñeko Alde Zaharrean.
2014-ko maiatzak 30
Sants auzoko gune autogestionatuko eta Bartzelonako Udaleko kideen arteko negoziaketak eten ostean, iragan astelehenetik aurrera ehunka polizia nazionalek Can Vies eraikinaren hustuketa eta eraisketa zaindu dute. Ordutik bizilagun eta gazteen haserrea erakusteko kale istiluak Bartzelonako kaleetan zabaldu dira polizia zein gazteen arteko enfrentamentuak biderkatu dira. Dagoeneko 20 atxilotu baino gehiago izan dira.
Horrekin batera, egunek aurrera egin ahala elkartasun mobilizazioak Katalunia osoan zein Kataluniatik kanpo hedatu dira ere. Gaurkoan Nafarroako hiriburuan izango da Can Vies gune ezagunarekin elkartasun hitzordua, 20:30ean Merkaderes kalean.