Burlatako Udalak Gaztetxeari bere urteurrena jarritako oztopoak salatu dituzte

Burlatako Udalak Gaztetxeari bere III. urtemuga ospatzeari jarritako oztopo eta debekuak salatzeko manifestazioa jendetsua izan da. Gaztetxekoek salatu dutenez, udal instalazioak erabiltzeko eskaerak ez dute erantzunik jasotzen, poliziaren presentzia itogarria da eta Udaltzaingoa Gaztetxean sartu da behin baino gehiagotan. Politika egiteko askatasuna aldarrikatu dute.