Burlatako Txozna Batzordeak egun hauetan arduraz jokatzeko deia egin du

Nahiz eta aurtengo jaiak aurrera eramatea ezinezkoa denez, Burlatako Txozna Batzordeak datorren urteko jaiak auzolanean prestatzeko konpromezua adierazi du.

2020-ko abuztuak 14

Aurten abuztuaren 14tik aurrera ezingo ditugu Burlatako jaiak ospatu gustatuko litzaigukeen bezala, baina denok dakigu gaurkoa egun berezia izaten jarraituko duela. Gure balkoi eta leihoetan oihalak zintzilikatuz herria egiten jarraituko dugulako, burlatarron arteko lotura nabaritzen jarraituko dugulako.

Herri sentimendu hau gure etxeetatik zabaltzeaz gain, ekimen sinboliko honen bitartez jai herrikoi eta parte hartzaileak beste behin ere aldarrikatu nahiko genituzke. Aurtengo osasun egoerak, jai giroa bultzatuko lukeen edozein ekimen antolatzea oztopatzen digu. Baina lanean jarraituko dugu datozen urteetan bizi nahi ditugun festak aurrera eraman ahal izateko; feminismotik herriari bizia emanez, komertzio lokala bultzatuz, auzolana ardatz bezala hartuz.

Bitartean egun hauetan arduratsuak izateko deialdia luzatu nahiko genuke. Gure burua eta gure ingurukoak zaintzeko unea baita.

Gehiago