Burlatako Gaztetxeak bere jarduerari Udalak jarritako oztopoak eta debekuak salatu ditu

Burlatako Udalak Gaztetxearen III. urteurrena ospatzeko antolatutako kontzertuak egiteko baimenik ez zituen eman. Osasuna bermatzeko neurri guztiak kontutan hartuz antolatutako ikuskizuna zen, baina hala ere ez zieten baimenik eman. Ekainaren 19an, arratsaldeko 19.30etan, manifestazioa deitu dute Burlatan "Askatasun politikoak hedatu, gaztetxeak defendatu" lelopean.