Bueltan dira Tuteran Jai-ko txozna eta jai egitaraua indarberriturik
Jairik gabe bi urte pasa ondoren, Tuteran Jai-ko txozna eta jai egitaraua ere bueltatuko dira Erriberako hiriburura. Aurreko edizioetan bezala, txoznaz aparte, egitarau musikal batez gozatu ahalko da uztailaren 24tik 27ra.
2022-ko uztailak 2
Aurten, musika estiloei dagokionez, aniztasun gehiago dago eta gainera oholtzaren gainean emakumeen presentzia handituko da. Horrela, 24an, Rock-a, Techno-a, trabesti ikuskizun bat eta bertsioak egiten dituzten musika taldeak izango dira Tuteran: Alupi djs, Askatu Etxera en la Kotxera, Maruxak djs, The Lio eta Dj Sudoren.
25ean, Rock Punk, Rap, eta Techno musika izango dira nagusi Tuteran Jai-ko txozna gunean: Señores Tensos, Elvirus, Perlata, Biziraun Erromeria eta Dj Babarrunko lagunekin batera.
26aren eguna Tuterako eta Erriberako taldeei eskaini diete protagonismoa: Motoazada, Ezpalak, Muskharian, Eutsi eta Pimiento Radikal taldeak arituko dira.
Bukatzeko, 27an goizean Pancho Balbuenak bermuta girotuko du Carnicerias kalean Rantxera estiloko abestiekin. Arratsaldean, Rockalean elektrotxaranga izango da Alde Zaharreko kaleetatik, eta txoznaguneanrap taldeak eta reggae Dj-ak izango dira: CL, Atrako Kriminal, Elementum, Ribera Kids eta Saguzarrak taldeak igoko dira oholtzara.
Honetaz gain, 24an hamaiketako autogestionatu bat antolatuko dute txupinazoaren aurretik. Honetara apuntatzeko ticketak egongo dira 7 euroren truke.
Eraso sexistarik ez!
Aurreko urteetan bezala, Tuteran Jaiko txozna, eraso sexisten aurkako gune seguru bat izango dela ziurtatu dute, eta protokolo bat jarriko dute martxan horiek saihesteko. Kamisetak eta zapi gorriak ere kaleratu dituzte.