Bortizkeria handiz Ertzaintzak Herri Harresia apurtzea lortu eta 5 gazteak atxilo eraman ditu

Loiola epaiketa politikoen aurkako ikur eta elkartasun sinbolo berri bihurtu da gaur. Ehunka lagunek herri harresia sendoa sortu dute Auzitegi Nazionalean aurkezteari uko egin dioten 5 gazte independnetistak babesteko. Ertzaintza, ordea, Auzitegi Nazionalaren agindua betez eta indarkeria handiz 3 orduz aritu ostean 5 gazteak atxilotzea lortu du.