Bizitzaren garestitzea salatu du Sasoiak eta kontrol publikoa aldarrikatu du prezioen igoera sahiesteko

Sasoia elkarteak goizean zehar ekimen ezberdinak antolatu ditu bizitzaren garestitzearen inguruko kezkak gizarteari zabaltzeko. Herritarren egoera geroz eta larriagoa dela salatu du adinekoen elkarteak, izan ere, bizitza garestitzen den bitartean, soldatak eta pentsioak berdin mantentzen direla ohartarazi dute.