“Bizitzaren garestitzea gelditu” lelopean mobilizazioak deitu du Kontseilu Sozialista Iruñerriak

Larunbata honetan, martxoak 19, manifestatzeko deia egiten du Kontseilu Sozialista Iruñerriak bizitzaren garestitzea salatzeko. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da Iruñeko Sarasate Pasealekutik. Hurrengo komunikatua zabaldu dute:

2022-ko martxoak 17

Martxoaren 19 arratsalderako mobilizazioak deitu ditugu Hego Euskal
Herriko lau hiriburuetan, “Bizitzaren garestitzea gelditu!” lelopean.
Mobilizazio hauetan argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren
prezioen gorakada salatuko ditugu.

Krisialdi ekonomiko eta soziala iraunkorra ari da izaten. Azken bi
urteetako pandemiaren testuinguruan, normalizatu egin dira osasun
hondamendia eta oinarrizko eskubideen urraketak.

Orain, itxura batean pandemia bigarren plano batera pasatzen ari den
honetan, mundu mailako
agintariek gerra batean sartu gaituzte. Jakina den bezala, gerraren
gastuak herritar xumeok
ordainduko ditugu, alde batekoek zein bestekoek. Gerra azken urteetan
areagotzen ari zen
pobrezia eta eskasia handitzera etorri da, eta oinarrizko produktuen
prezioak biderkatzen ari da;
esan gabe doa gastu gehigarri horien zama langile klasearen gain eroriko
dela. Batzuk gerrarekin
euren poltsikoak betetzen ari diren bitartean, besteok ezin dugu
hilabete bukaerara iritsi.

Egoera honen aurrean mobilizatzea eta antolatzea baino ez zaigu
geratzen, eta bide horretan
bakoitzak bere aletxoa jartzea. Jada agerikoa da politikari
profesionalak, instituzio burgesak eta
bankari zein enpresari handiak arazoaren parte direla. Horrenbestez,
geure kabuz ekitea baino ez
zaigu geratzen. Larunbateko mobilizazioetan parte hartzera deitzen
zaituztegu.

Gehiago