Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Sarek salbuespen politikarekin amaitzeko eta presoak etxeratzeko

Gaur egun oraindik ere gatazkaren ondorioak konponbidean jarri gabe badirela gogorarazi du Sare Herritarrak Iruñean egindako urteko azken elkarretaratzean. Urtarrilaren 11an Bilbon eginen den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.