BidEHbat gazte ekimena sarean burutuko da bihartik aurrera
Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatutako ekimena datozen egunetan Uxue, Erriberri eta Tafalla arteko egin behar zen martxa ordezkatuko du.
2020-ko apirilak 7
COVID19ak eragindako egoeraren ondorioz apirilaren 10,11 eta 12rako prestatuta zegoen BidEHbat ekimena bertan behera utzi behar izan dute momentuz. Urteroko legez, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek elkarlanean prestatzen ari ziren udaberriko ekimena ordezkatzeko egitarau oparo bat burutuko dute sarearen bidez.
Iragarrita zituzten gaiak eta musika taldeak pantailaren bestaldera ekartzen ahaleginduko dira. Asteazkenetik larunbatera, 18:00etan egunero hitzaldi bana izango da, eta 19:30etan eskaintza kulturala. Eta igandean, berriz, Euskal Herria batera dinamikak deitutako Aberri Egunean parte hartzera gonbita luzatu dute.