BidEHbat ekimenaren egitaraua aurkeztu dute Aitzinak eta Ernaik
Apirilaren 10, 11 eta 12an Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko du BidEHbat ekimenak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, kale animazioa... Eskaintza zabala antolatu dute.
2020-ko otsailak 20
Apirilaren 10etik 12ra antolatu dute Aitzina eta Ernai Gazte Antolakundeek BidEHbat ekimena. Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko dituzte gazteek eta “Hartu, bizi, borrokatu” lelopean ospatuko dute aurtengo Udaberriko Ekimena.
Aprilaren 10ean Erriberrin hartuko du tokia egitarauak. Hamaika hitzaldi eta tailer antolatu dituzte. Mahainguru zentralak herri mugimenduek independentzia prozesuari egin beharreko ekarpena landuko du, “Bide bat independentziara: nola goaz?” izenburua eman diote. Bestalde, Sorkari, Bidelapurrak, Rotten XIII eta XSakara taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.
Apirilaren 11an, berriz, Tafallan elkartuko dira gazteak. Ekitaldi nazionala egingo dute bertan eta tailerrek, kale animazioak, herri kirolek… hartuko dituzte kaleak. Liher, Egurra Ta Kitto, Skabidean, Odolkiak Ordainetan, Afu, Sigeruban eta Pula Gzon, Errege S. System, Laize Mc, Nikotina eta Dantzetan Jarrai taldeek jarriko dute Tafalla dantzan. Apirilaren 12an, azkenik, Aberri Egunak ezaugarrituko du ekimenaren amaiera.