“Bidea egiten” jarraitzeko, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazioak izanen dira asteburu honetan

Azaroaren 20-21-22ko asteburuan Sarek “Bidea gara, bidean gaude” lelopean herriz herri eta auzoz auzo mobilizazioak antolatu ditu Izan Bidea dinamika plazaratu eta ahalik eta herritar gehien dinamikara batu asmoz.

2020-ko azaroak 16

Ekimenak ugariak eta mota askotakoak izango dira: erreleboka eginiko ibilbideak, ilaretan antolatutako mobilizazioak, eskaintza kulturalarekin uztartuko diren ekimenak, mosaikoak…

Guztiak norabide berean eta helburu berdinarekin; herritarren aktibazioa piztu preso eta iheslarien etxeratze prozesua martxan jarri eta elkarbizitzaren eta bakearen aldeko urratsak emateko.

“Hala, dei egiten diegu, elkarbizitzaren alde pausuak eman nahi dituzten herritar guztiei, preso eta iheslarien auzia konpondu eta salbuespen legedia amaitzearen alde antolatuko diren ekimen hauetan parte hartzera. Herriz herri, auzoz auzo, bidea gara eta bidean gaude”, esan du Sarek.

Nafarroan luze zabalean berrogei ekimenetik gora eginen dira asteburu horretan. 

Gehiago