Bianako Mondelez fabrikako langileek greba mugagabea eginen dute “hitzarmen duin baten alde”
Fabrikako langileak masiboki atera dira gaur eguerdian deituriko elkarretaratzera, eta ekainaren 10ean hasiko da greba mugagabea. Soldata igoerak, antzinatasuna berreskuratzea eta lanaldia murriztea eskatzen dute.
2024-ko ekainak 5
CCOO, LAB eta ELA sindikatuak bat eginda, Mondelez Viana enpresako langileen lan baldintzak hobetzeko lanean ari dira. Diotenez, enpresak irabazi handiak lortu izan ditu aurreko urteetan, eta irabazi horiek ekarri beharko luketel langileen soldatak nabarmen igotzea. KPIri loturiko soldata igoera, gehi puntu bat, aparteko orduei bertaratze eta puntualtasun plusa eranstea, antzinatasunagatik soldata igotzea: urtean %1 gehiago, urteko lanaldiaren murriztea eta abar.
“Baina enpresak, bortz hilabete eta hamar negoziazio bilera egin ondoren, mugitu gabe jarraitzen du. Beraz, Mondelez Vianako langileek, batzarretan bildu eta gero, mobilizatzen hastea bertze aukerarik ez dute ikusi”, dio LABek. Hurrengo astean grebari ekingo diote.
Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
