Bi elkarretaratze, Gazako genozidioa salatzeko

BDZk deitutako elkarretaratzea 18:30etan izan da, eta ordu erdi geroago, leku berean, Gernika-Palestina ekimenak antolatu du bigarrena. Israel Gazako zerrendan egiten ari den genozidioaren aurka, sarraskia amaitzea aldarrikatu dute eta mendebaldeko gobernuen pasibotasuna salatu dute ere bai.