Beste etsipen bat mahai sektorialean
2020-ko abuztuak 27
STEILASek, gainerako indar sindikalekin batera, bere desadostasuna eta harridura adierazi du gaur iragarri den kontratazio kopuru urriarekin.
Beste etsipen bat gaur goizean deitutako mahai sektorialean, non Hezkuntza Departamentuak ordezkaritza duten sindikatuei azaldu dien joan den ostiralean iragarritako 666 kontratazio berriak, azkenik, laurdena izango direla: 173.
Ez dezagun ahaztu zifra hori duela aste bete egunkarietako azala izan zela, Gimenok azken hilabeteetan egin duen publizitate-kanpainaren barruan sartuz. Irudi-garbiketa zapuztua izan da, azkenean apurretan geratu egin dena.
Gaur, Hezkuntza Departamentuaren inprobisazio eta planifikazio faltaren kapitulu berri baten lekuko izan gara.
Zentzugabekeria honi aurre egiteko, hezkuntza-komunitate osoko ordezkariak (sindikatuak, familiak eta ikasleak) elkartu egin gara, ikasturte presentzial eta segurua eskatuz, errealitatetik oso urrun dagoena.
Ez da erraza, baina badira premisa argi batzuk ere: espazioak eta plantilak zabaltzea, osasun baldintzek eta egoerak eskatzen duten arreta hurbilarekin erantzun ahal izateko.