Bertsokleta aurrera darrai Euskal Herritik barna euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuz

Bizikleta eta bertsoa uztartuz, Euskal Herriari bira emango dio “Bertsokleta” ekimenak. Helburu argia dute, euskarak Nafarroan bizi duen egoeraren berri ematea. Info7 Irratiko Kalegorrian magazinean Oscar Saenz Acedo, ekimenaren parte hartzaileetako bat,  elkarrizketatu dute.