Bertan behera utzi dituzte, Koronabirus dela eta, AHTren aurkako jardunaldiak eta haur eskola euskaraz aldarrikatzeko jende katea

Larunbata honetan Iruñean egin behar ziren AHTren aurkako jardunaldiak eta haur eskolak euskaldunak aldarrikatzeko jende katea bertan behera utzi dituzte ekimen hauen antolatzaileek Koronabirusari aurre egiteko neurri bezala.

2020-ko martxoak 12

AHTren aurkako jardunaldiak atzeratzen direla data jakinik gabe jakinarazi dute antolatzaileek. Atzeratzearen arrazoia hauxe da: hizlari gehienek uko egin diote Iruñera etortzeari, agintariek izendatutako koronabirusen Larrialdi Zonaldeetatik etorri behar zutelako, Madril eta Gasteiz kasu. Egoera honen aurrean AHTrik EZ Nafar Koordinakundeak “zuhurtzia eta erantzukizun” arrazoiagatik, jardunaldiak atzeratzea erabaki du.

Bazkariko txartela erosi duten pertsonek beren dirua jasotzen ahal dute bueltan Katakraken.

Gehiago