Berriozarko Udalak euskara baloratu beharko du haur hezitzaileen zerrendak osatzeko deialdian

Administrazioan Euskaraz Taldeak jakirazi duenez, herritar batek Berriozarko Udalaren deialdiaren kontra aurkeztutako helegite baten ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak euskara meritu moduan puntuatzeko beharra ezartzen du euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez denean.

2018-ko urtarrilak 4

Berriozarko Udalak haur hezitzaileen zerrendak osatzeko deialdia egin zuen 2017ko martxoaren 13an. Lanpostu batzuetarako euskaraz jakitea eskatzen zuen; beste batzuetarako, ez. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez zuten lanpostuetan, euskara meritu moduan ere ez zuen kontuan hartzen, eta honen aurrean herritar batek gora jotzeko helegite bat aurkeztu zuen, eta honen ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak bai Euskararen Ordenantzak bai Plantilla Organikoak euskara meritu moduan puntuatzeko beharra ezartzen dutenez (euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez denean), halaxe egitea agindu du.

“Euskararen Ordenantza ez da ezer, betetzen ez bada. Berriozarko Udalak bere hutsa zuzendu beharko du, beraz. Bada garaia euskararen Ordenantzei jaramona egiteko”, azaldu du Administrazioan Euskaraz Taldeak.

Gehiago